Hiriak turismoan duen eskarmentuaz baliatu nahi du, eta sareko hirien artean helmugak trukatu. Txileko eta Argentinako erdiguneko helmuga gogokoena da eta Txileko uda aktiboena du. Bertan egiten da Latinoamerikako Nazioarteko Abesti Jaialdi jendetsuena; herrialde askotan ikusten denez, are gehiago nabarmentzen du hiria. Orokorrean kirola indartuta, eta, bereziki, aisialdiko eta lehiaketako surfa, 2023ko Panamerikar Jokoetan parte hartuko duen hirietako bat izatea lortu du. Bertan, surfa izango da diziplina nagusia.

Hau da, Olinpiar Jokoen atzetik dauden kirol joko handienei aurre egin beharko die hiriak eta, horrenbestez, interes berezia du sareko hiriek kirolaren arloko ekitaldi handietan daukaten esperientzian, oso erabilgarria izango litzatekeelako joko horiek, eta nagusiki surfa, arrakastatsuak izateko. Surfaren eragin ekonomikoaren benetako neurketa ere asko interesatzen zaigun tresna bat da.

Hirian surferako errendimendu handiko zentro bat eraikiko denez (CAR SURF), Viana do Casteloko esperientzia funtsezkoa da ekimenak arrakasta izan dezan.

WSCN Menú