Portugal helmuga bikaina da surflarientzat; izan ere, surf egiteko toki kopuru handiena du, elkarrengandik gertu daude, eta bermatuta dago kalitateko olatuak izango dituztela. Surfa gero eta entzute handiagoa ari da hartzen Portugalen, eta onartuta dago, argi eta garbi, Europako surf helmuga nagusia eta munduko onenetakoa dela.

Ukaezina da, orduan, sektoreak garrantzi handia duela herrialdearen nazioarteko irudiarentzat. Horregatik, Portugalgo turismoak apustu sendoa egin du hura sustatzearen alde, batik bat, Portugal helmugaren webgune ofizialaren bitartez: www.visitportugal.com

Sustapeneko ahalegin hori, guztiz online egina, www.portuguesewaves.com plataforman kokatzen da. Bertan bildu dira surflariek Portugalen surfa egiteko jakin beharreko guztia, nazioarteko surflari ezagunen bideoak eta Portugalgo kostaldeko olatu gune onenak erakusten dituen mapa bat.

Portugalen daude munduko olatu handiena, Nazareten; Europako olatu luzeena, Figueira da Fozen; olatu gehien kontzentratuta dituen kosta zerrenda, Ericeiran; eta maila guztietarako olatu kontsistenteak, Viana do Castelon.

Surfaren industriak Portugalgo ekonomiari urtean 400 milioi euro ekartzen dizkiola kalkulatu da, surflarien elkarte nazionalaren datuen arabera. Surfari lotutako animazio turistikoko enpresak % 13 hazi dira 2014. urte hasieratik. Viana do Casteloko CAR Surf zentroa surflariak entrenatzeko toki onena da. CAR Surf eraikin enblematikoa eta berritzailea da; egiturazko habeen bitartez lurzoruaren gainean esekirik dago, eta horrela topografia mantendu eta duna sistemaren gaineko inpaktua minimizatu daiteke. Ingurumen arloko sailkapena duen zona batean dago, eta hura diseinatzean material ekologikoak erabiltzera jo zen; adibidez, kortxoa (nazioartean erreferentzia den lehengaia). Jasangarritasunaren eta efizientzia energetikoaren printzipioak betez diseinatu zen, halaber: geotermiako sistema bat, eguzki panelak eta LED argiak ditu (kontsumo txikikoak).

 

Datuak eta zifrak

  • CAR Surf: 1
  • Surf eskolak: 8
  • Surf dendak: 4
  • Surf House: 2
  • Surf turistak: urtean 5.000
  • Negozio zifra: urtean 1.750.000,00 €
  • Turismo enpresak: 22
  • Landa turismoa: 16
  • Kanpinak: 2 
  • Hiriko ostatuak: 12
  • Gazte aterpetxeak: 2
  • Sukaldaritzako establezimenduak: 87
  • Animazio turistikoko enpresak: 15
  • Bidaia agentziak: 9
  • Turismo postuak: 2
  • Santa Luziako mendia: 1 milioi bisita urtean
  • Gil Eannes ospitale ontzia: 40.000 bisita urtean

Viana Tierra Náutica

Viana do Castelo

Alto Minho bisitatzea

WSCN Menú