Vianako CAR Surf zentroak kirolerako talde mediko bat du, honako hauek osatua: kirol medikuntzan espezializatutako sendagile bat, fisioterapeuta bat, heziketa fisikoko irakasleak, eta kirol zientzietako ikertzaileak.

  • "Eskolako surfa" proiektua: “Nautika ikastetxeetan” programaren barruan, surf eskolak ematen dizkie urtean 1.500 ikasleei gutxi gorabehera.
  • Viana Surf Holidays: Gazteentzako pakete turistiko batzuk, ostatua, elikadura eta aire zabaleko kirol jarduerak barne hartzen dituztenak.
  • Kirol eta Aisialdiko Goi Eskola: surfari eta bodyboard-ari buruzko blokea Viana do Casteloko Institutu Politeknikoko Kirol eta Aisialdiko goi-mailako ikasketen ikasleentzat.
  • Programa bereziak desgaitasuna duten pertsonentzat, gizarteak baztertutakoentzat edo bazterketa arriskuan daudenentzat.
  • Ingurumenari buruzko heziketa eta sentsibilizazio programak.
WSCN Menú