Surfari lotutako industria Donostiako Sustapenaren “Surf City Donostia” Surf Industriaren Klusterraren inguruan antolatuta dago.

Surf City Donostia Klusterra enpresa, erakunde eta eragile sozioekonomikoen sarea da, eta kideen arteko sinergiak eta elkarlana sustatzeko sortu zen, baita surfaren sektoreak Donostian duen lehiakortasuna hobetzeko ere. Helburu nagusien artean, surf sektorea sustatzeko ekimen eta proiektuak hirira erakartzea eta bultzatzea dago, besteak beste, honako hauek bidez: enpresa ekimena, industriaren berrikuntza teknologikoa, marketinaren eta sektorea nazioartean posizionatzea.

Helburuak:

  • Surf sektoreko eragileak elkartzea, surf industriako balio kate osoa barnean hartuta: ekoizleak, ondasun eta zerbitzuen hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza eta prestakuntza arloko agenteak eta abar.
  • Tokiko sektore publiko eta pribatua lankidetzan aritzeko gune egonkorra sortzea: Lankidetza Sarea, berrikuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari dagokionez, balio partekatua sortzeko.
  • Kanpoko sustapena: hiriko surf sektorearen zabalkundea hobetzea, tokiko eta nazioarteko proiektuak gauzatuz.

https://www.fomentosansebastian.eus/eu/surf-city-donostia

WSCN Menú