Donostiako surfaren sektorean, berrikuntza konstante bat eta nortasun ikurra izan da, ziurrenik, herrialdeak eta bertako enpresek egindako apustuaren eraginez. Euskadik teknologia zentroen sistema bikaina du; ibilbide luzea dute eta eskarmentu handia industrian, oro har.

Surf enpresek –hala nola Pukas, Wave Garden, Ocean eta Tempolios– balio teknologiko handiko produktu eta zerbitzu bikainak garatu dituzte azken urteotan.

Donostian berariaz lan egiten dugu surf sektorean eta ekintzaileen artean berrikuntza sustatzeko, horretarako ekintzak proposatuz: esaterako, surfari buruzko web mintegiak eta urteko jardunaldiak, non industriaren eta surfaren arloko pertsona ospetsuek inspirazioa ematen eta ezagutza partekatzen duten, edo Surf Oholen Berrikuntza Lehiaketa, enpresa eta unibertsitateekin elkarlanean abian jarritakoa.

WSCN Menú