Montañita Ekuadorko surfaren hiriburua da eta horregatik berebiziko funtzioa du herrialde osoan, proiektuen garapen planifikatua egoki kudeatzeko, ingurumen eta gizarte erantzukizunaren arloan, eta baita turismoan –kasu honetan, surfean (abentura turismoa)– eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea hobetu nahi duten proiektuei dagokienez ere.

Ekimen hauek nabarmentzen ditugu:

“Montañitako ohol bankua”: Ekuadorko Turismo Ministerioaren proiektu soziala eta kudeaketa autonomokoa. Asmoa da ahalbideak dituzten surflariek beren oholak ematea (erabilita, baina egoera onean) baliabide urriak dituzten herriko haurrentzat (ezin badituzten beren oholak izan), surferako dohain handiak dituztenek erabil ditzaten (aurrez identifikatutako haurrak dira).

Montañitako surf eskola komunitarioak: Ekuadorko Turismo Ministerioaren proiektua. Kudeaketa eredu jasangarri eta autonomo bat garatzea da kontua, Montañitako surf eskolek inguruko jendeari lana eskain diezaioten; surf oholak eman ditzaten, alokatzeko; eta surf irakasleak nazioarteko ziurtapenekin gaitu ditzaten, surf eskolen kalitatea, turisten segurtasuna, etika profesionala, ingurumenarekiko erantzukizuna eta hondartzen zaintza hobetzeko. Horrela, guztiek irabazten dute (bertako jendeak, trebatzaileak, ikasleak eta turistak).

Montañitako Surf Eskolen Elkartearen egoitza nagusia: Ekuadorko Turismo Ministerioak surf moduluen azpiegitura batean inbertitu zuen duela zenbait urte, eta behar baino gutxiago erabili da (baldintza desegokietan). Egun, Montañitako Surf Eskolen Elkartearen (EMSA) egoitza nagusi gisa funtzionatzen du azpiegitura horrek. EMSA legez eratutako elkarte bat da, legez eratutako 15 surf eskola biltzen dituena. Ikasleek eta irakasleek bainuak eta dutxak dituzte hondartzan, baldintza hobeetan lan egiteko. Hala, potentzial eta profesionaltasun handiagoa ematen zaio inguruan egiten den surfari.

WSCN Menú