Montañita Manglaralto parrokian dagoen komuna bat da, Santa Elenako hirian; hau da, Ekuadorko kostaldean dago, “Eguzkiaren Ibilbidea” izen turistikoa duen eremuan.

Montañitak 200 km-tara dauka Guayaquil, nazioarteko aireportu hurbilena, eta Ozeano Bareari begira dago, Hego Amerikako mendebaldeko kostaldean.

Montañitan, 1988an, Ekuadorko lehen nazioarteko surf txapelketa egin zen. Ordutik, urtero izan da Latinoamerikako ALAS zirkuituko hondartza Ekuadorko REEF CLASSIC txapelketa egiteko, eta 2013ko apirilean bere lehen ISA MASTER mundu txapelketa hartu zuen. Gaur egun, surfaren eskaria eta eskaintza oso handia da, bai hirian, bai herrialde osoan.

Montañitako hondartza surfaren ikonoa da herrialdean (surferako hiri nagusia da), eta jarduera hori eskaini zuen lehen hondartzetako bat izan zen. Besteak beste, bere kostaren ezaugarriengatik eta bere kokapen geografikoarengatik, urte osoan baititu olatuak.

Turismoko Ministerioaren arabera, Ekuadorko kostaldeko helmuga turistiko garrantzitsuenetako bat da Montañita, hondar fin eta zuriko hondartzak dituelako, Ozeano Bareaz gozatzeko ezin hobeak, eta horregatik erabakitzen dute urtero hainbat herritarrek eta atzerritarrek hiria bisitatzea. Ekuadorko surfaren hiriburu deritzo.

Eskualdeak jasotzen duen turista kopuru handiak Montañitako eta inguruko herrietako ekonomia dinamizatzen du, lanpostuak sortzen baitira, bertako biztanleen eta ingurutik datorren jendearen mesedetan. Halaber, turismoak inbertsio nazionala eta nazioartekoa erakarri du, eta, ondorioz, hazi egin da sortutako enpresa turistikoen kopurua: hotelak, jatetxeak, bidaia agentziak. Alboko udalerrien aldean, garapen nabarmenaren seinale da. 

WSCN Menú