Montañita Ekuadorko kostaldeko, eta herrialde osoko, helmuga nagusien artean dago. Bertako xarmak eta baliabide naturalek datorren jendea liluratzen dute; batzuek udalerri honetan bizitzen eta lan egiten geratzea ere erabakitzen dute ondorioz. Horrek dakarren kultura aniztasunari esker askotariko zerbitzuak sustatzen dira, baita gastronomian ere. Horregatik, berrikuntza gastronomikoko tokia da Montañita, askotariko jatetxeak baititu, zein bere diseinu, gai eta janari motarekin. Kalitateko zerbitzuak eskaintzen dituzten jatetxeak –gehienak– produktuaren manipulazio egokiari, kalitateari, eta gisakoei buruz kontzientziatuta daude.

Bestalde, jendearentzako arretaren barruan, turistei emandako arretaren kalitatea kontu garrantzitsua da Turismo Ministerioarentzat. Horregatik, segurtasuneko eta ostalaritzako protokoloei buruzko prestakuntza tailerrak antolatu ditu Montañitan lan egiten duten polizientzat. Ekintza berritzaile hori jadanik joera bihurtu da eta herrialdeko beste helmuga turistikoetan ere ezarri da.

Aipatu behar da surfaren turismoak izan duen hazkunde handiak inguruko jarduerak dibertsifikatu dituela, eta gaueko turismoaren garapena sustatu duela. Enpresa berrietan egindako inbertsio pribatuak Ekuadorko eta nazioarteko turismoaren jomugan jarri du Montañita, eta gaueko ekitaldi garrantzitsuen egoitza bihurtu da; besteak beste, nabarmendu daiteke nazioarteko DJ onenak aritu direla hiriko diskoteketan.

.

WSCN Menú