Lacanau Médocen kostalde atlantikoan dago, Bordeletik 40 km-ra, Paristik bi ordu eta erdira trenez eta Bordeaux Mérignac aireportutik 30 minututara. Paisaia paregabea du, 16 kilometroko kosta ozeanikoa eta baldintza natural apartak: primerako ur kalitatea duen laku bat, eta bertan uretako eskia egiteko baldintza ezin hobeak.

Hiria eta bere hiru funtsezko eremuak garatzean, instalazio komunitario berri eta ugariak ezarri ziren biztanleria gaztetua hartzeko. Hain zuzen, egun kirol, kultura, hezkuntza eta aisialdiko hainbat instalazio ditu. Besteak beste, hauek aurki ditzakegu:

  • Hirian: futbol zelai bat eta alboko zelaia; atletismo pista; bi kirolgune estalpeko (COSEC) ekipamendu espezifikoarekin (aretoa eta gimnasioa); petanka jokaleku bat, zalditegi pribatu bat; zaldiketa zentro bat hiriko estadiotik hurbil; patinaje pista bat gazteentzat, eskualdean oso ezaguna; eta eskalatzeko horma bat.
  • Lakuaren inguruan: nabigazioko, kanoako eta uretako eski zentro bat; uretako eskiko zentro pribatu bat.
  • Ozeanoaren ondoan: Pôle de I'Ardilouse, kirolgune batekin.
  • 1 golf 18 zulorekin
  • 1 golf zelai 19 zulorekin
  • 1 golf eskola
  • 12 tenis pista kanpoaldean
  • 4 tenis pista estalpeko
  • 1 trinkete
  • 2 squash pista
  • 1 zalditegi pribatu
  • 1 haur parke erraldoi

Udalerriaren kostan, gainera, badira petanka jokalekuak, Lacanauko Maison de La Glisse, kostako salbamendu zentroa, uretako eski zentroa eta skatepark bat. Espazioaren banaketa jadanik antolatuta eta garapen bidean dago.

Ezin daiteke ukatu Lacanaun surfaren eta irristaketaren oinordeko garela. Harea hondartza kilometrikoen bihotzean, surf ugari egiten da natura betean; Lacanau surfaren bultzatzaile izan da, ez soilik Girondan, baizik eta baita Frantzian eta Europan ere.

Lacanau Surf Club taldea 50eko hamarkadaz geroztik dabil “surfaren kultura astintzen”. Ofizialki 1967an sortua, surf komunitatea berehala batu zitzaion eta 1979tik darama nazioarteko mailako txapelketak antolatzen. Gainera, 90eko hamarkadaren hasieran, lehenengo Waveski lehiaketetako bat antolatu zen Lacanaun .Horri esker, eta Pitroteko estadio nautikoan ere munduko hainbat txapelketa egiten direnez, nazioartean entzute handia du hiriak.

Lacanauk eskarmentu handia du lehiaketa garrantzitsuen antolamenduan: Lacanau Pro, Lacanau Gliss Festival eta Euro Sup, "Surf City” izendapenaz gain.

Udalerriaren dinamismo historikoari dagokionez, Rico Leroyk eta Jérémy Boissonek hemen sortu zuten 2005ean International Tandem Surfing Federation (ITSA) elkartea, eta bertan dago oraindik.

Lacanauk txapeldun eta kirolari profesionalen lurraldea izan nahi du. Lacanau Surf Clubeko arduradunen eta lehiakideen artean, honako hauek ditugu: Gisèle Bidon, Nadège Guillet, Jacques Hèle (ISAren ohorezko presidentea), Thierry Fernandez (Lacanau Pro 82 lehiaketaren irabazlea, Europako eta Frantziako txapelduna), Yann Martin (Europako txapeldunordea, Frantzia hegoaldeko txapelduna hiru bider), Bérangère Planté (Frantziako txapelduna), Damien Noel (Frantziako junior surf txapelduna), Justine Dupont (World Tour of Surfing-eko kidea, Europako eta Frantziako surf eta longboard txapelduna), Pascal Basurko (Europako junior bodyboard txapelduna), Cédric Grèze (Frantziako bodyboard txapelduna), Christophe Lalande (Europako junior surf txapelduna), Adrien Valéro, Geoffroy Henno, Nathan Hèle, Yannick Gauthier (Frantziako eta Europako finalistak), Eric Leroy eta Sarah Burel (munduko, Europako eta Frantziako tandem surf txapeldunak hainbatetan).

nes del mundo, Europa y Francia de tandem surf).

WSCN Menú