Surf modernoak erro sakonak ditu Huanchacon, eta surfaren industria etengabe ari da garatzen. Limaren ondotik, industria horren garapenerako gune garrantzitsuena da Huanchaco.

Huanchacoko lehen surf eskola, “Escuela de Tabla Muchik”, Chicho eta Omar Huamanchumo anaiek sortu zuten, 1992an. http://www.escueladetablamuchik.com/Ingles/index.html

Desde ese entonces muchas otras escuelas han abierto sus puertas con éxito, ofreciendo una manera segura y divertida para aprender el maravilloso deporte del surf.

Ordutik, beste hainbat eskolek zabaldu dituzte ateak arrakastaz; surfaren kirol zoragarria ikasteko modu seguru eta dibertigarria eskaintzen dute.

Huanchacon surf modernoa sartu zenetik egon dira oholgile amateurrak, baina, Yenth Ccora shaper huanchacotarra oholak profesionalki egiten hasi arte, ezin da esan bertan surfaren industriaren alderdi hori ezarrita zegoenik. Orain, hainbat oholgile ditu Huanchacok: haietako bat gure Piccolo Clemente ezaguna da, “PC” longboard-ak egiten dituena.

Gaur egun, Huanchaco bisitatzen duen surflaria, nahi izanez gero, batere ekipamendurik gabe etor daiteke, eta bertako oholgile onen artetik aukeratu dezake bere quiver edo navea (ohol esateko perutar hitzak). Era berean, neoprenoak, argizariak, inbentoak, azalak, eta abar aurkituko ditu.

Javier Huarcaya Pro perutarrak –2013ko ISA World Masters 2013 txapelketako Grand Kahuna irabazlea eta Huanchako Munduko Erreserbaren enbaxadorea bera– oso izen oneko negozioa garatu du Kalifornian (Estatu Batuak) XTR izeneko epoxi aparrari esker, eta marka bereko oholak ere saltzen ditu. Bada, Huarcaya maiz dator Huanchacora, eta Huanchaco Surf Cityko proiektuetako bat Huarcayari dei egitean datza, bere aparrei eta alor horretako teknologia berriei buruzko mintegi bat eman dezan. Horrela, bertako oholgileek beren teknikak hobetu ahal izango dituzte.

http://epoxysurfboards.com/about/

WSCN Menú