Gure sektoreko aktibo turistikoen artean, Australiako hondartza onenetako batzuk, oihan tropikalak, abangoardiako kanal eta parte tematikoak, kirolguneak, biltzar zentroak, askotariko ekitaldiak, kultur jarduerak, hotelak eta gune turistikoak ditugu, eta bizimodu inbidiagarria eta hazten jarraitzeko plataforma handia eskaintzen dute.

Gure klima subtropikala, urtean ditugun ia 300 eguzki egunak, eta uraren batez besteko 22 ºC-ko tenperatura urte osoan zehar dira erosoak. Neguak epelak dira eta udan gehieneko tenperaturak 29 ºC-ren inguruan dabiltza.

Turismoa funtsezko faktorea da bertako ekonomian eta hirian sortutako bost dolarretik bat dakar ia. Gure hiria turismo enpresa bat kokatzeko ezin hobea da. Turismo eta aisialdiko produktuek urte osoan zehar erakartzen dituzte bertako zein atzerriko turistak, kostako helmugetan ohikoak diren goi denboraldirik eta beheraldirik gabe.

Urtean ia 300 eguzki egun, ur urdin eta epelak eta 25 ºC-ko batez besteko tenperatura izanik, hondartzak dira Gold Coasteko erakargarri handiena. Surfers Paradise, Main Beach, Broadbech eta Burleigh auzo mugituetan, Gold Coasteko erdiko hondartzen ezaugarri nagusia giro bizia da. "Ikusteko eta ikusiak izateko" ezin hobeak, hondartza ezagun horiek bertakoak nahiz bisitariak erakartzen dituzte. Zenbat eta hegoalderago joan, orduan eta leku gehiago aurkituko dugu. Currumbin, Kirra eta Coolangattako hego barrutiak kostako komunitate idilikoak dira; kostalde subtropikal bereizgarria dute, zeinek berea. Direla hondartza jendetsuak, direla kala urrun eta intimoak, Australian ez da beste inon bizitzen hondartzaren kultura Gold Coasten adina.

Begi kolpean.

  • Hego hemisferioko interesgune tematikoen kontzentrazio handiena
  • Urrezko EarthCheck ziurtagiria lortu duen munduko lehen biltzar zentroa
  • Gold Coasteko Surf World Museoaren egoitza
  • 12 milioitik gora bisitari urtean
  • 22,4 milioi ostatu-gau urtean
  • Bisitarien gastua, guztira: 4.000 milioi dolar
  • 1.500 milioi dolarreko balio erantsia bertako ekonomiarako
  • 27.000 enplegatu
  • 151 hotel, motel eta apartamentu zerbitzudun (13.500 gela)
  • Merkatu nagusiak: Australia, Txina, Zeelanda Berria, Erresuma Batua, Asiako Hego Ekialdea, Europa, Ipar Amerika eta Golkoko herrialdeak

Ostatuak eta interesguneak Gold Coasten:

Surf eskolak
Gold Coastek hainbat surf eskola ditu, eta hiriko hondartzetan guztientzako prestakuntza eskaintzen dute, hasiberriak nahiz trebatuak izan. Hauek dira eskolak:

  • Walkin on Water
  • Go Ride A Wave
  • Broadbeach Surf School
  • Godfathers of the Ocean Surf School
  • Surfing Services Australia
  • Gold Coast Surf Academy
  • 1st Wave Surfschool
  • Sunshine State Surfing School
  • Cheyne Horan School Of Surf
  • Get Wet Surf School
WSCN Menú