Mafrako Udalbatzaren interesa surfa haztearekin eta garatzearekin lotuta dago. Horretarako, garapen jasangarriko politikak ezarri eta bertako biztanleak inplikatu nahi ditu. Ericeirako Munduko Surf Erreserbaren ezarpenak agerian uzten du bertako agintarien kezketako bat dela kosta babestea, eta, zehazkiago, olatuen kalitatea.

Agintariek, gainera, nazioarteko lankidetzaren bitartez ikasteko interesa dute: bai instituzioen elkarlanetik, eta baita lankidetza publiko-pribatutik ere. Beste lehentasun bat kostaldeko eremuak kontserbatzeko ekintzak dira, eta inbertsio pribaturako pizgarriak eskaintzea, besteak beste, ostalaritzaren, merkataritzaren eta zerbitzuen arloan.

Ericeira sustatzeari dagokionez, nazioan eta nazioartean hiria ezagutaraztea da gure lehentasuna: ez soilik surf helmuga bikain gisa, baizik eta baita eguzkia eta hondartza bilatzen duen turismo segmentuarentzat ere.

Turismoak garrantzi handia du Mafrako udalerriaren kostaldeko ekonomiarentzat eta biztanleentzat eta, zehazkiago, Ericeirarentzat. Hortaz, ezinbestekoa da neurriak eta ekintzak ezartzea helmugaren lehiakortasuna berreskuratzeko eta indartzeko, eta hazkunde orekatua eta jasangarria bermatu behar da.

WSCN Menú