Turismoa funtsezko motor ekonomikoa da Durbanerako. Gutxi gorabehera 65.000 langile ditu turismo sektoreak.

Duela gutxi, CNNk bozkatu du munduko hiri gutxietsienetakoa dela Durban, baita Hegoafrikako helmuga abegitsuenetakoa ere; badirudi Durbanen leloa, “egoteko toki atseginena” eta haren marketin estrategia globala fruituak ematen ari direla.

Nazioarteko turisten merkatu nagusiak Erresuma Batua, AEB, Alemania eta India dira, ordena horretan. Nazio mailan, Gauteng probintzia (gure nukleo ekonomiko handia) da bertako turismoaren % 80aren jatorria.

Durbanen hotel kate nazional nagusiak daude, hala nola Hilton, Tsogo Sun, Protea eta Holiday Inn, baita beste hainbat boutique hotel txikiagoak, landa turismoko etxeak eta ostatu alternatiboak ere. Hotel gehienak Urrezko Milia delakoan daude, surfa egiteko eta lasaitzeko ezagunak diren Durbaneko erdiko hondartzen parean, eta oraintsu nazioarteko estandar handienak emateko berritu den itsas pasealekuarekiko paralelo. Badira beste hotel batzuk Umhlanga Rocks-en ere, hiriko erdiko hondartzetatik 20 km-tara, iparralderantz dagoen lehen mailako auzo turistiko horren hondartzetan, eta landa turismoko etxe gehienak Durban North eta La Lucia izeneko bizitegi auzoan daude, Durban iparraldean, 10 km-tara.

Ostatuen osagarri, Durbanek jatetxe ugari ditu, askotarikoak, baita gaueko eszena bizia ere. Baditu beste zenbait erakargarri orobat; esaterako, Ushaka Marine parke tematikoa, Moses Mahbida estadioa, hondartza kilometro eta kilometroak, abentura eta ekoturismoa, ibilbide eta esperientzia kulturalak eta eraikin historikoak.

Aisialdiko turismoaz gain, konferentziek eta biltzarrek rol garrantzitsua dute, batez ere, Albert Luthuli Biltzar Jauregian (ICC). Tamaina handiko eraikin erabilera anitz horrek hainbat sari jaso ditu, eta duela gutxi Afrikako hoberen hautatu dute. Bertan egindako nazioarteko konferentzia handiak (COP17, Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua, Munduko Arkitektura eta HIESA Munduan) hiriaren antolamendu gaitasunaren erakusgarri dira. Tourism Indaba urteko azoka, Afrikako azoka turistiko handiena, duela 20 urte baino gehiago egiten da hirian.

Halaber, mundu mailako ekitaldi arrakastatsuak hartu ditu Durbanek: horren adibide onak dira 2010eko Munduko Futbol Kopa eta beste hainbat kirol ekitaldi eta musika eta arte jaialdi. Durbanek sobera frogatu du antolamendurako gaitasun aparta duela; izan ere, antolatutako ekitaldiei euskarri emateko azpiegiturak dituela ziurtatu du, eta urtero ekitaldien egutegi bete-betea eta adierazgarria kudeatzen du. Urte luzeko eskarmentuari esker, eskala handiko ekitaldiak antolatzeko hiri bikaina deritzo.

Jarduera komertziala (Afrikako beste herrialde batzuetako egoiliarrentzat) eta hiriko enpresa eta hezkuntza instalazioak hazibidean dauden beste merkatu nitxo batzuk dira, eta turismo sanitarioak ere rol nabarmena bete lezake etorkizunean.

WSCN Menú