Durbanek lehentasunezko zenbait proiektu identifikatu ditu, eta haien inguruan ideiak trukatu beharrean dagoelako batu da Surf Hirien Munduko Sarera. Proiektu horien helburua Durbanen honako hauek hobetzea da:

  • Uraren kalitatea
  • Olatuaren kalitatea
  • Surf turismoaren kuota eta surfaren garapena gazteen artean

Lehentasunezko eremu horien tratamendua arrakastatsua izan da epe laburrera, eta, ondorioz, interes handiagoa dugu epe ertain eta luzera beste proiektu batzuk garatzeko, Durbanek bere tokia berreskuratu ahal izan dezan surfaren munduan ezinbesteko helmuga gisa. Proiektu horietako batzuek behar hauek lantzen dituzte: Hegoafrikako sare sozioekonomikoan surfa aktiboki sustatzea; garapen ekimenetarako abaguneak identifikatzea; enpresaburuei –jadanik oso aktibo– laguntzak ematea beren enpresak are gehiago haz daitezen; industriako ekintzaile berriei babesa ematea; eta Durbanen posizio historikoa sustatzea surfaren munduko helmuga lider gisa.

WSCN Menú